Lula da Silvak hitzeman du ez daudela bi Brasil, eta guztientzat aginduko duela

Brasilgo hauteskundeak irabazi berritan, Lula da Silva presidente hautatuak brasildar guztientzat gobernatuko duela eta bakea berrezarriko duela agindu du. "Ez daude bi Brasil. Herri bakarra dago, nazio bakarra", adierazi du.
Lula da Silva PT Langileen Alderdiko buruak botoen % 50,9 lortu ditu eta Jair Bolsonaro egungo presidenteak, berriz, % 49,1. Presidente hautatuak 2,1 milioi botoren aldea atera dio jarduneko presidenteari.
1989. urtean herrialdean demokrazia berrezarri zenetik hauteskunde presidentzial batzuetan inoiz izan den alderik estuena da. Dena dela, Lula da Silvak nabarmendu du Brasilgo herriaren gehiengoak errespetu, berdintasun, askatasun eta anaitasun handiagoaren alde egin duela.
Bere gobernuaren lehentasunetako bat jendearen gosearekin amaitzea izango dela aurreratu du. "Ezin dugu normaltzat eman milioika gizon, emakume eta haurrek zer janik ez izatea, edo behar baino kaloria eta proteina gutxiago kontsumitzea", adierazi du.
Ekonomiari ere aipamena egin dio Lula da Silvak. Horren hitzetan, Brasilek "sinesgarritasuna, aurreikusgarritasuna eta egonkortasuna" berreskuratu behar dituela azpimarratu du, inbertitzaile nazionalek eta atzerritarrek konfiantza berreskura dezaten. Gainera, esan du Brasil ezin dela lehengaiak esportatzera mugatu, eta herrialdea berrindustrializatzeko eta ekonomia berdean inbertitzeko konpromisoa hartu du.
Bestalde, hitzeman du Amazoniaren deforestazioaren aurka borrokatuko dela; izan ere, ingurumena suntsitu gabe aberastasuna sortzea posible dela sinistuta dago. Horrez gain, azaldu du herri indigenak ere gogoan izango dituela.
Azkenik, agindu du emakumeen aurkako indarkeriaren aurkako borrokan pausoak emango dituela, eta arrazakeriari, aurreiritziei eta diskriminazioari aurre egingo diela "zuriek, beltzek eta indigenek eskubide eta aukera berberak izan ditzaten".
Presidente hautatuak 2023ko urtarrilaren 1ean hartuko du kargua.
Albiste gehiago mundua
Nazioartea baikor agertu da Hamasek Trumpek bultzatutako bake-plana onartzeko agertu duen jarrerarekin
Urratsak eman diren arren, egoera tirabiratsua da oraindik ere, eta funtsezko erronkek jarraitzen dute, hala nola Gazako desmilitarizazioa eta etorkizuneko gobernantza. Gainera, Gazako Zerrendan 67.000 pertsona baino gehiago hil dira jada Israelen erasoetan.
Emakume batek lortuko du lehen aldiz Gobernuaren buruzagitza Japonian: Sanae Takaichi, historia egiten
Lehen ministro izendapena urriaren 15ean berrets daiteke Parlamentuan, legegintzako izapidea bete ondoren.
Gutxienez bederatzi pertsona hil dira Israelek Gazan egindako bonbardaketa berrien ondorioz
Hamasek bahitu guztiak askatzeko prest dagoela iragarri ostean egin dituzte erasoak. Israelek Gazan egiten ari den erasoaldia amaitzeko Trumpen plana negoziatu nahi du Hamasek.
Hamasek bahitu guztiak askatzea onartu du, baina Trumpen bake planaren baldintzak negoziatzea eskatu du
AEBetako presidenteak proposatutako plana hainbat egunez aztertu ondoren, talde palestinarrak adierazi du proposamenaren puntu batzuk onartzen dituela, baina negoziatzen jarraitu nahi duela.
Trumpek Israeli galdegin dio eten ditzala berehalaxe Gazako erasoak
Minutu eta hamar segundoko bideo bat argitaratu du Etxe Zuriko kontuetan AEBko presidenteak, eta bertan adierazi du "tratu justua" jasoko dutela guztiek, eta negoziazioak abiatzear daudela.
Trumpen planaren lehen fasea "berehala" ezartzeko prestatzen ari da Israel
"AEBko presidentearekin eta bere taldearekin elkarlanean jarraituko dugu gerrari amaiera emateko, Israelek mahai gainean jarritako printzipioei jarraikiz, Trumpen ikuspegiarekin bat baitatoz gerra amaitzeko", adierazi du Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroaren prentsa bulegoak ohar labur batean.
Trumpek igandera arte eman dio Hamasi Gazarako plana onartzeko, edo "inoiz ikusi ez den infernua piztuko da"
Planak gerra berehala amaitzea, bahituak askatzea eta Gazarako trantsizio gobernu bat eratzea proposatzen du, agintari estatubatuarrak eta Tony Blair Britainia Handiko lehen ministro ohiak gainbegiratuta.
Poliziak baieztatu du Manchesterko sinagogako biktimetako bat agenteen tiroen ondorioz hil zela
Poliziaburuaren arabera, Jihad Al-Shamie susmagarriak ez zeraman suzko armarik, eta tiro bakarrak poliziek egin zituzten, baimendutako armekin, erasotzailea sinagogan sartzea eragozten saiatu zirenean. Hori dela eta, biktimaren bala-zauriak agenteek egin behar izan zituzten, nahi gabe bada ere.
Israelek Gazara zihoan Sumud ontzidiaren azken ontzia atzeman du
Itsasontzi militar bat hurbiltzen eta soldadu israeldarrak ontzira igotzen ikusi dituzte, zuzenean, ontziko kameren bidez. Gazako kostaldetik 42,5 itsas miliara zegoen Marinette itsasontzia abordatu dutenean.
Sumud Flotillak salatu du Israelen atxilotutako kideek ez dutela laguntza legalik jaso
473 atxilotu Israel hegoaldeko espetxe batera eraman dituzte. Bertako iturriek adierazi dutenez, atxilotu gehienek berehala deportatuak izatea onartu dute. Bestetik, flotillako kide ziren parlamentari eta eurodiputatu italiarrak arratsaldean iritsi dira Erromara eta gainerako atxilotuak askatzeko eskatu dute.