Mundua -
Europako paktua
Partaidetza baxua nagusi, Irlandako erreferendumean
Hauteskunde eskolak itxi dituzte Europar Batasuneko itun berria berresteari buruzko erreferendumerako, eta % 50a baino partaidetza baxuagoa izan du.
Erredakzioa
Irlandako hauteskunde eskolek ostegun honetan itxi dute Europar Batasuneko itun berria berresteari buruzko erreferendumerako, eta % 50eko partaidetza baino baxuagoa izan du, Irlandako komunikabideek jakitera eman dutenez.
Botoa emateko aukera 15 ordu baino gehiagoz izan ostean, hauteskunde guneak ixtean, 21:00etan, botoa ematera jende gutxi joan dela adierazi dute Irlandan hori egiteko aukera duten hiru milioi pertsonen artean. Ondorioz, baiezkoaren aldekoak kaltetuak izan daitezke.
Botoak kontatzen bihar goizean hasiko dira, baina ez dira behin betiko emaitzak 16:00ak edo 17:00ak arte jakingo.
Europar Batasuneko itunak Gobernuei aurrekontuetan politika zorrotzak ezartzea aurreikusten du, eta kide diren hamabi herrialderen babesa behar du indarrean sartzeko.
Halere, kontserbadorez eta laboristez osatutako Dublineko Gobernuak esan du ezezkoa irteteak Eurogunean duen postuan eragina izango lukeela.