Mundua -

Kolonbia

FARCek preso hartutako kazetari frantziarra aske utzi du

Romeo Langois Frantziako kazetaria misio humanitarioarekin bildu da eta aske utzi dute, gerrilariz inguratuta iritsi ostean, taldeak espero zuen lekura.

Romeo Llangois kazetari frantziarra, aske. Argazkia: EFE
Langlois kazetari frantziarra aske utzi du FARCek

01:26

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gurutze Gorriko Nazioarteko Batzordeak Romeo Langois kazetari fantziarra Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileak (FARC) aske utzi duela jakinarazi du, eta San Isidro gunetik Florentziara joan dela gaineratu du. 

Frantziako kazetaria misio humanitarioarekin batera izan da lehenago, eta azken horiek aske utzi dute, Telesurrek jakitera eman duenez.

Langois San Isidro herrixkara eraman dute, han misioa itxaroten ari zitzaion: Jean Baptiste Chauvin Frantziako Gobernuak bidalitako mezularia, Piedad Cordoba Kolonbiako senatari ohia, eta Jordi Raich Gurutze Gorriko Nazioarteko Batzordeko ordezkaria.

Frantziako erreportaria apirilaren 28an hartu zuten preso, eta, gaur azaldu duenez, FARCek ondo tratatu dute denbora guzti honetan.

Bahituta izan zen denboran Armadarekin egotea justifikatu du, izan ere, "kazetari lana, gatazkaren toki guztietan egotea da", adierazi du.

"Gonbidatu bat bezala tratatu naute, janari ona eman didate eta errespetua erakutsi didate", adierazi du France 24 eta Le Figaroko korrepontsalak. 12 urtez lan egin du Kolonbian. Ekintza horretan atzeman zuten drogen laborategia "txikia eta xumea" zela zehaztu du, ez ordea, drogaren aurkako operaziorik garrantzitsuena, Armadak esan zuen moduan. "Bizirauteko jendeak hemen erabiltzen zuen laborategi txiki bat zen".

Kazetariak prentsa nazionalari eta nazioartekoari deia egin die, eta Kolonbiako gatazkaren inguruko informazioa emateko era hausnartzea eskatu die, "gatazka ahaztutzat" dutela arrazoituta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea