Mundua -
NBEk koordinatuz gero
Sirian armekin egindako esku-hartzea ez du baztertu Hollandek
"Esku hartze armatua ez da salbuespen bat Segurtasun Kontseiluaren erabaki baten bitartez eginez gero", esan du Frantziako presidenteak.
Erredakzioa
François Hollande Frantziako presidenteak astearte honetan Sirian armez egindako esku hartze bat egitea ez du baztertu Bachar Al Asad Siriako presidentearen erregimenaren errepresioarekin amaitzeko; beti ere, Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun kontseiluak kudeatuz gero.
"Armez egindako esku hartzea ez dago baztertuta, Segurtasun Kontseiluaren erabaki baten bidez eginez gero. Txina eta Errusia konbentzitu beharra dago", azaldu du Hollandek France 2 kateari eskainitako elkarrizketa batean.
Hollandek azaldu duenez, mutur horietara ez iristea izango litzateke onena eta "irtenbidea aurkitzea". Halaber, Parisen uztailaren hasierarako "Siriako Lagunen Taldea" deitu duela adierazi du.
Siriako erregimenaren kontrako zigorrak gogortzea nahi du Frantziako presidenteak, eta Vladimir Putin Errusiako lagunari hori azalduko diola azaldu du ostiral honetan Eliseo Jauregian biltzen denean.