Mundua -
Hauteskundeak
Mursik hauteskundeak irabazi ditu Egipton, Anaia Musulmanaren arabera
Alderdiak esan duenez, botoen % 95a zenbatu ostean, erbesteratutakoenak kontuan hartuta, Mursik botoen % 25a lortu du eta Shafiq % 24a.
Erredakzioa
Anaia Musulmanak ostiral honetan euren hautagai Mohamed Mursik irabazi duela esan du, Egiptoko presidentetzarako hauteskundeen lehenengo itzulian, ondorioz, bigarren itzulira pasatu du, Ahmed Shafiqen kontra egingo du bertan.
Prentsaurreko batean, Esam el Arian Askatasuna eta Justizia Alerdidko idazkariordeak esan duenez, Mursi "kontsultak egiten ari da Presidentetzaratzeko hautagaiekin aberria salbatzeko", Shafiq Hosni Mubaraken lehen ministroa Presidentetzara heldu daitekeen beldurrez.
El Arianek azaldu duenez, botoen % 95a zenbatu ostean, erbesteratutakoenak kontuan hartuta, Mursik botoen % 25a lortu du eta Shafiq % 24a. Bi galtzaile handienak aldiz, Abdelmoneim Abul Futuh islamiar moderatua eta Amro Musa Arabiar Ligako idazkari nagusi ohia izan dira.
Anaia Musulmanarentzat, ekainaren 16an eta 17an egingo den bigarren itzulia Mursiren eta Shafiquen arteko lehia ez ezik, Hosni Mubarakekin amaitu zuen iraultzaren eta erregimen zaharraren artekoa izango da.