Mundua -
Italian
Mafiarekiko susmoak indarra galtzen ari dira Brindisin
Atentatuan neska bat hil da eta beste zazpi ikasle zauritu dira. Bi bonbak eztanda egin dute Brindisiko (Italia hegoaldea) lanbide heziketako institutuan. Zaurituetako bi, gainera, oso larri daude.
Erredakzioa
Brindisiko institutuaren kontrako atentatua mafiaren ekintza zela zioten susmoak indarra galtzen ari dira. Annamaria Cancellieri Italiako Barne ministroak ez du ur handitan sartu nahi izan , baina atentatu mota "ez dela ohikoa", esan du. "Ez da mafiak normalean bidaltzen duen mezua", azaldu du.
Atentatuan lagun bat hil da eta beste zazpi ikasle zauritu dira. Bi bonbak eztanda egin dute Brindisiko (Italia hegoaldea) lanbide heziketako institutuan. Zaurituetako bi, gainera, oso larri daude, La Repubblica egunkariak argitaratu duenaren arabera.
Melissa Bassi 16 urteko gaztea unean bertan hil da. Ordu batzuk geroago, ordea, Italiako komunikabideek esan dute bigarren ikasle bat hil dela"Terrino" ospitalean ebakuntza egiten ari ziotela. Hala ere, ospitaleko iturriek ezeztatu egin dute eta Veronica Capodieci oso larri, baino birizik dagoela berretsi dute.
Leherketa 07:45ean gertatu da eta lehen ikerketaren arabera, etxean egindako bi lehergailuak gas botiletara lotuta zeuden, motxila baten barruan, eta aldi berean, institutu ondora mugitutako edukiontzi baten barruan.
Monti: 'Gobernuak irmotasunez jokatuko du'Mario Monti Italiako lehen ministroak berretsi du Gobernuak "irmotasunez" jokatuko duela "horrelako eraso kriminalen aurka".
Datozen hiru egunetan banderak haga erdian jartzeko deia egin du Montik eta biktimen senitartekoei "elkartasuna" adierazi die.