Mundua -

Akordiorik ez

Grezian hauteskundeak errepikatuko dituzte ekainean

Gobernua osatzeko negoziazio guztiek kale egin dute. Presidentea alderdi politikoetako buruekin batuko da asteazkenean, hauteskundeak egin arte Grezia zuzenduko duen trantsiziozko exekutiboa sortzeko.

Alderdi desberdinen arteko bilera Grezian. Argazkia: EFE.
Alderdi desberdinen arteko bilera Grezian. Argazkia: EFE.
Grezia, hauteskundeen atarian berriro

02:06

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Astearte honetan egindako bileran parte hartu duten alderdiak ez dira akordio batera heldu, eta, beraz, hausteskundeak deituko dituzte berriz Grezian, ekainerako. Alderdi politikoek bilerak bukatu dituzte Karolos Papoulias presidentearekin, eta ezin izan dute gobernurik eratu, ezta teknokratek osatutako bat ere. Izan ere, joan den maiatzaren 6ko emaitzek gobernaezin bihurtu dute Grezia.

Erreakzioak eta gaitzespenak

Evangelos Venizelos Pasok alderdiko buruaren iritziz, Grezian hauteskundeak errepikatuko dira, ''estatua egoera kaskarrean dagoen honetan, alderdi batzuek euren interesak nazioaren interesen aurretik" jarri dituztelako. 

Fotis Kuvelis Dimar alderdiko buruak ere Syrizari egotzi dio porrota, eta Alexis Tsipras Syrizako ordezkariak, bestalde, bere alderdia kanpoan utziko duen koalizioa egiteko deialdia egin die Dimar, Pasok eta ND alderdiei, hiru horiek maiatzaren 6ko hauteskundeetan lortutako 168 diputatuekin.

Panos Kammenos Greziar Independente eskuindarreko buruak hauteskundeen errepikapena justifikatu du, bere alderdia Europar Batasuneko murrizketen kontra dagoelako. Haren iritziz, gobernu teknokratak murrizketak soilik aplikatuko lituzke. Kammenosen ustez, Venizelos (Pasok) eta ND alderdiko Kammenos dira negoziazioen porrotaren arduradunak, azken horrek lehen ministro izendatu dezaten eskatzen zuelako.

Asteazkenean, bilera berria

Papulias presidentea alderdi politikoetako buruekin batuko da hauteskundeak egin arte Grezia zuzenduko duen lehen ministroa eta trantsiziozko exekutiboa izendatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea