Mundua -

Gobernua sortzeko negoziazioak

Greziako presidenteak teknokraten gobernu bat sortzea proposatu du

Astearte honetan ekingo diete berriz negoziazioei, alderdi politiko guztiak bilerara deitu ondoren.

Greziako presidentearen eta alderdiburuzagien arteko bilera arrakastarik gabe amaitu da. EFE
Greziako presidentearen eta alderdiburuzagien arteko bilera arrakastarik gabe amaitu da. EFE
Greziako presidentearen eta alderdiburuzagien arteko bilera arrakastarik gabe amaitu da. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Karolos Papulias Greziako presidenteak teknokratek osatutako gobernu bat osatzea proposatu dieastelehen honetan alderdi politikoetako buruzagiei maiatzaren 6ko hauteskundeen ostean sortu den geldiunea amaitzeko.

Evangelos Venizelos Pasok alderdi sozialdemokratako buruak prentsaren aurrean azaldu duenez, astearte honetan beste bilera bat egingo dute presidenteak eta parlamentuan ordezkaritza lortu duten gainerako alderdietako buruek.

Carolos Papulias Greziako presidentearen eta alderdi nagusien buruzagien arteko lehen bilera ere arrakastarik gabe amaitu zen larunbat honetan, baina negoziatzen jarraitzeko prest azaldu ziren. "Negoziazioei eusten jarraituko dugu", esan zuen Andonis Samaras Demokrazia Berriko buruak Skai telebista kateari.

"Gure alderdiak bide erantzule eta nazional bati eutsi dio", adierazi zuen Evangelos Venizelos Pasok alderdi sozialdemokrataren buruak. Gainera, hauteskunde berrien deialdia bilatu izana leporatu zien gainontzeko alderdiei.

Aurretik, Gobernu bat sortzeko Pasok eta Dimar alderdiak hasierako akordio batera iritsi ziren eta konpromiso horien arabera, Grezia eurogunearen barnean mantenduko eta Europar Batasunarekin hitzartutako doitasun akordioak berriro negoziatzea eskatuko lukete.

Papuliasek bilera-sortarekin jarraitu du igande honetan: Greziar Independenteak eskuindar alderdiarekin, Alderdi Komunistaren, Urrezko Egunsentia alderdi neonaziarekin eta Dimar alderdi zentro-ezkertiarrarekin batzartu da gaur Greziako presidentea.

Muturreko alderdi ezkertiarra, irabazle

Bestalde, SYRIZA muturreko alderdi ezkertiarrak hauteskunde berriak irabaziko lituzke, Kapa Researchek 'Vima' egunkarirako egindako inkesten arabera. Alderdi honek botoen % 20,5 eskuratuko luke eta Demokrazia Berriari gailenduko lioke. Gauzak horrela, 50 diputatu lortuko lituzke. SYRIZA alderdia nazioarteko erreskatearen aurka dago.

Demokrazia Berriak, berriz, botoen % 18,1 lortuko luke eta Pasokek, ordea, botoen % 12,2.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea