Mundua -

Bilera, arrakastarik gabe

Greziako alderdi nagusiek Gobernua eratzeko lan egiten jarraituko dute

Presidentearen eta alderdiburu nagusien arteko azken bilerak ez du arrakastarik izan. Inkesta baten arabera, Muturreko Koalizio Ezkertiarrak irabaziko lituzke hauteskunde berriak.

Greziako presidentearen eta alderdiburuzagien arteko bilera arrakastarik gabe amaitu da. EFE
Greziako presidentearen eta alderdiburuzagien arteko bilera arrakastarik gabe amaitu da. EFE
Greziak Gobernua eratu gabe jarraitzen du

00:32

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carolos Papulias Greziako presidentearen eta alderdi nagusien buruzagien arteko bilera arrakastarik gabe amaitu da larunbat honetan,baina negoziatzen jarraitzeko prest azaldu dira. "Negoziazioei eustenjarraituko dugu", esan du Andonis Samaras Demokrazia Berriko buruakSkai telebista kateari.

hauteskunde berrien deialdia bilatu izana

Ordura arte, Gobernu bat sortzeko Pasok eta Dimar alderdiak hasierako akordio batera iritsi dira eta konpromiso horien arabera, Grezia eurogunearen barnean mantenduko eta Europar Batasunarekin hitzartutako doitasun akordioak berriro negoziatzea eskatuko lukete.

Papuliasek bilera-sortarekin jarraitu du igande honetan: Greziar Independenteak eskuindar alderdiarekin, Alderdi Komunistaren, Urrezko Egunsentia alderdi neonaziarekin eta Dimar alderdi zentro-ezkertiarrarekin batzartu da gaur Greziako presidentea.

Muturreko alderdi ezkertiarra, irabazle

Bestalde, SYRIZA muturreko alderdi ezkertiarrak hauteskunde berriak irabaziko lituzke, Kapa Researchek 'Vima' egunkarirako egindako inkesten arabera. Alderdi honek botoen % 20,5 eskuratuko luke eta Demokrazia Berriari gailenduko lioke. Gauzak horrela, 50 diputatu lortuko lituzke. SYRIZA alderdia nazioarteko erreskatearen aurka dago.

Demokrazia Berriak, berriz, botoen % 18,1 lortuko luke eta Pasokek, ordea, botoen % 12,2.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea