Mundua -

Hauteskundeak izan ostean

Gobernua sortzeko ardura bere gain hartu du Greziako presidenteak

Bozen gehiengoa jaso duten hiru alderdik Gobernua sortzeko babes nahikorik lortu ez dutenez, presidentea alderdiburuekin bilduko da igande honetan Exekutiba berri bat sortzen saiatzeko.

Carolos Papulias Greziako presidentea alderdiburuekin batzartuko da igande honetan. Argazkia: EFE
Carolos Papulias Greziako presidentea alderdiburuekin batzartuko da igande honetan. Argazkia: EFE
Carolos Papulias Greziako presidentea alderdiburuekin batzartuko da igande honetan. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Greziako hauteskundeetan bozen gehiengoa jaso duten hiru alderdik Gobernua sortzeko babes nahikorik lortu ez dutenez, Carolos Papulias Greziako presidentea alderdiburuekin batzartuko da igande honetako 09:00etatik aurrera, batasun nazionaleko Exekutiba bat sortzen saiatzeko.

Horrela iragarri du Presidentetzako bulegoak ohar baten bidez. Lehenengo bilerak hauteskundeetan boza gehien jaso zuten alderdien arduradunekin izango dira, hau da, Demokrazia Berria alderdi kontserbadorearekin, Pasok sozialdemokratarekin eta Syriza ezkertiarrarekin. Ondoren, Greziar Independenteekin, komunistekin, Urrezko Egunsentia alderdi neonaziarekin eta Dimar alderdi zentro-ezkertiarrarekin bilduko da.

Greziako Parlamentuan zatiketa da nagusi. Izan ere, hauteskundeetan boza gehien jaso duten hiru alderdik ez dituzte Gobernua sortzeko babes nahikorik lortu eta ondorioz, presidenteak bere gain hartu du horren ardura. Bilera-sorta honek arrakastarik izan ezean, Papuliasek hauteskunde berriak deitu beharko lituzke, ziur aski, ekainaren 10etarako edo 17rako.

Eurogunetik irtetea: 276.000 milioi euro

Bestalde, Greziak eurogunetik irtetzeak 276.000 milioi euroko kostua suposatuko luke, "Wirtschaftswoche" Alemaniako kazeta ekonomikoaren datuen arabera. Gainera, horrek ere galera zenbatezina suposatu luke alor pribatuarentzako eta baliteke gainontzeko herrialdeetan ere porrota eragitea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea