Mundua -

Aukera bakarra geratzen zaie

Grezia, hauteskunde berriak deitzeko zorian

Gobernua osatzeko hirugarren saiakerak ere kale egin du. Astelehenean alderdi guztietako buruak deituko dituzte, batasun gobernu bat eratzeko. Lortuko ez balute, hausteskunde berrietara joko lukete.

Grezia, hauteskunde berriak deitzeko zorian
Grezia, hauteskunde berriak deitzeko zorian
Grezia, hauteskunde berriak deitzeko zorian

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gobernua osatzeko hirugarren saiakerak ere kale egin Grezian, Syriza ezkerreko alderdiak ez baitu onartu sozialdemokratekin eta kontserbadoreekin koalizio gobernua osatzeko proposamena.

Alexis Tsipras Syriza alderdiko burua Evangelos Venizelos Pasok alderdi sozialdemokratarekin bildu da ostiral honetan, baina bilerak ez du emaitzik eman. Greziako alderdi nagusiek Europar Batasunarekin sinatutako zorroztasun ituna izan da adostasuna lotzeko oztopo nagusia, Tsiprasek azaldu duenez.

Boto kopuruan, bigarren geratu zen Syriza Grezian egin berri dituzten hausteskundeetan. Horren aurrean, ''erantzukizun handiagoarekin eta harrotasun gutxiagorekin'' aritzeko eskatu dio Venezelosek Tsiprasi, eta hausteskunde berriak deitzeko aukera aztertzen aritea egotzi dio. Izan ere, bigarren hausteskundeak egin beharko balituzte, Syrizak irabaziko luke. Inkesten arabera, botoen % 20 lortuko luke.

Larunbat honetan, gobernua osatzeko agindua Errepublikako presidenteari itzuliko dio Venizelosek, eta horrek alderdi guztietako buruak deitu beharko ditu astelehenean, batasun gobernu bat eratzeko.

Lortuko ez balute, hausteskunde berrietara jo beharko lukete, ekainaren 10ean edo 17an.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea