Mundua -

Aurrez aurre telebistan

Alemania erreferente ekonomikotzat jarri dute Sarkozyk eta Hollandek

Frantziako presidentetzarako bi hautagaiek modu interesatuan inguruko herrialdeen egoeraz hitz egitea aurpegiratu diete elkarri estatuan egin nahi dutenaren eredua jartzean.

Hollande eta Sarkozyren arteko eztabaidaren irudia. Argazkia: EFE
Hollande eta Sarkozyren arteko eztabaidaren irudia. Argazkia: EFE
Sarkozyk eta Hollandek Frantziako gazteen botoa eskuratu nahi dute

01:45

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email
Frantziako presidentetzarako bi hautagaiek

Biek modu interesatuan inguruko herrialdeen egoeraz hitz egitea aurpegiratu diete elkarri estatuan egin nahi dutenaren eredua jartzean, maiatzaren 6an presidentetzarako hauteskundeetako bigarren itzulia irabaziz gero.

Frantziaren lehiakortasun arazoei irtenbidea emateko Alemaniako eredua aipatu izana leporatu dio Sarkozyk Hollanderi, eta, aldi berean, kontserbadoreak Alemanian ezarritakoetan oinarritutakoak errefusatzea.

Bestalde, Frantziako datuak azken urteotan Alemaniakoak eta AEBetakoak baino txarragoak izan direla adierazi dio Hollandek Sarkozyri.

Igande honetako hauteskundeak baino lehen izandako aurrez aurreko hau hautagai sozialistaren ironiaz eta Sarkozyren datuen kontrolaz josia egon da, azken horrek behin baino gehiagotan leporatu dio lehiakideari oker ibiltzea.

"Hollande jauna, ez gaude txantxen lehiaketa batean", esan dio estatuburuak horren lekua ordezkatzeko faboritoa denari, zundaketen arabera. Hauek diotenez, sozialistak botoen % 53a du, Sarkozyk baino sei puntu gehiago.

Langabezia, gai nagusietako bat

Krisia bi hautagaien hizpide izan da, Frantziak hegoaldeko beste herrialde batzuk baino hobeto aurre egin izanaz poztu da Sarkozy; Hollandek, aldiz, presidenteak herrialdearen degradazioa konparaketa horrekin ezkutatzea kritikatu du.

Sozialistak langabezia % 10ekoa izatea deitoratu du, baita lehiakortasuna jaistea eta zor publikoa bost urtean "600.000 milioi" igotzea ere. Sarkozyk azken datu hori zuzendu egin du, 500.000 milioira jaitsita, eta horren erreformak ezarri gabe Frantzia nola egongo litzatekeen galdetu dio bere buruari.

Aipamena Espainiari

Espainia berriz ere aipatu dute Frantziako presidentetzarako hautagaiek telebistan izandako eztabaidan.

"Gaur gu ikusten ari diren frantziarrek espainiarren egoeran egon nahi dute? " galdetu dio Sarkozyk bere buruari, Frantziak zor publikoko merkatuetan Espainiak ordaindu behar duen interes motaren erdia hartzen duela mailegatuta esan ostean. "Ez da justua zure aldetik gaur Zapatero jauna kritikatzea, atzo eredutzat jartzen zenuen bitartean", azaldu dio Hollandek.

Etorkizuneko proiektuak

Sozialistak aurrekontuen paktua berriro ere negoziatzeko asmoa adierazi du herrialdea haztea helburu duten neurriak sartzeko, eta poztu egin da Gobernuko hainbat buru, besteak beste, Espainiakoa eta Italiakoa, "ados egoteaz".

Sarkozy presidenteak Hollanderi azaldu dionez, 61.000 lanpostu publiko sortzeko proposamena "zoramena" da.

"Ezberdintasun bat dago gu bion artean: Zuk aberats gutxiago nahi dituzu, nik pobre gutxiago", esan dio Sarkozyk sozialistari. Azken honek, aldiz, kontserbadorearen agintaldian pribilegiatuei mesede egin zaiela kritikatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea