Mundua -
Bahiketa, konfirmatuta
FARCek Langlois kazetari frantziarra 'gerrako preso' hartu dute
Komunikatu baten bidez, kazetariak ezkerreko sorbaldan zauria duela eta matxinoek beraiek artatu dutela adierazi dute.
Erredakzioa
FARCek Roméo Langlois kazetari frantziarra "gerrako preso" hartu dutela iragarri dute, Kolonbiako hedabideek komunikatu bat aipatuta aditzera emandakoaren arabera.
Emakumezko batek telefonoz deitu du FARCen izenean ari zela esanda. Deia kazetari frantziarra galdu zen lekura joandako kazetari bati egin dio, Caracol Radio irratioak esan duenez.
Langlois duela hiru egun galdu zen Caqueta departamenduan, matxinoen eta segurtasun indarren arteko borroketan, Kolonbiako hegoaldean. Borroka horien ondorioz zenbait pertsona hil ziren.
Sorbaldan zaurituta
Emakumezkoak konfirmatu egin du kazetaru frantziarrak zauria duela ezkerreko sorbaldan eta matxinoek beraiek artatu dutela.