Mundua -

Bortxaketa saiakera egotzita

Strauss-Kahn:'Eskandalua Sarkozyrekin lotutako batzuek antolatu zuten'

Nazioarteko Diru Funtsaren zuzendari ohiak esan duenez, New Yorken izandako atxiloketaren harira piztutako eskandalua "ez zen kointzidentzia bat izan, agenda politikoa duten batzuk antolatu zutelako".

Sarkozyrekin lotutako politikariei susmo hartu die Dominique Strauss-Kahnek. Argazkia: EFE
Sarkozyrekin lotutako politikariei susmo hartu die Dominique Strauss-Kahnek. Argazkia: EFE
Sarkozyrekin lotutako politikariei susmo hartu die Dominique Strauss-Kahnek. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Dominique Strauss-Kahn Nazioarteko Diru Funtsaren zuzendari ohiaren esanetan, Frantziako presidentetzarako haren hautagaitzarekin amaitu zuen eskandalua "Nicolas Sarkozy presidentearekin eta Herri Mugimenduaren Batasuna haren alderdiarekin lotutako etsai politikoek piztu zuten".

'The Guardian' Britania Haundiko kazetan argitaratutako elkarrizketan Strauss-Kahnek adierazi duenez, Nafissatou Diallo zerbitzariarekin izandako gertaera (bortxakera saiakera egotzi zion) ez zuten berez planeatu baina ondoren izandako eskandalua "ez zen kointzidentzia bat izan, agenda politikoa duten batzuek antolatu baitzuten".

Strauss-Kahnek Nicolas Sarkozyrekin lotutako lagunei hartu die susmo txarra eta dioenez, atxiloketa jazo eta hurrengo asteetan Frantziako zerbitzu sekretukoak haren atzetik ibili ziren eta telefono deiak kontrolatu zizkioten.

"Baliteke politikoki inuzente izatea baina atxilotzeko arrazoirik ez zegoela uste nuen", esan dio Edward Jay Epstein kazetariari. Atxilotu zuten unean, Strauss-Kahnek Hollande sozialistak baino babes handiagoa zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea