Mundua -
Hauteskundeak Frantzian
Bigarren itzulia: Hollanderi zortzi puntuko aldea eman diote inkestek
Hautagai sozialistak Melenchonen boto-emaileen % 80ko babesa jasoko du eta Bayrou zentroko hautagaiaren % 33rena.
Erredakzioa
Francois Hollande Nicolas Sarkozyri alde txikiarekin gailendu zaio Frantziako hauteskunde presidentzialetako lehen itzulian. Zehazki, % 28,63ko babesa lortu du, eta Nicolas Sarkozyk % 27,08koa, emaitza ofizialen arabera.
Baina, igande honetako hauteskundeetan lortutako abantaila hori, ziurrenik, are gehiago indartuko da bigarren itzulian, bidean geratu diren hautagaien botoak jasotzen hasten denean, alegia.
Hautagai sozialistak Melenchon ezkertiarraren boto-emaileen % 80ren babesa jasoko luke eta Bayrouren jarraitzaileen % 33rena. Nicolas Sarkozyk Le Pennen jarraitzaileen % 50en botoa lortuko luke, eta horrez gain, Bayrou zentroko hautagaiaren boto-emaileen % 32rena.
Ingurumari horretan, Hollandek azken garaipena lortzeko dena bere alde izango luke. Ipsos galdeketa enpresak zortzi puntuko Sarkozyrengandik zortzi puntuko abantaila eman dio lider sozialistari (Hollandek % 54, Sarkozyk % 46). Beste inkesta batzuek 14 punturainoko aldea ere eman diote. ( BVA eta CSA enpresek esaterako % 57 eta % 43)