Mundua -
Atentatuak Kabulen
Talibanek Afganistaneko erasoak euren gain hartu dituzte
Matxinoen talde batek dozena bat atentatu egin ditu Kabulen. AEBetako eta Erresuma Batuetako enbaxadatan alarma egoera ezarri dute, Gune Berdean, hiriko tokirik seguruenean.
Erredakzioa
Matxinoen talde batek dozena bat atentatu egin ditu Kabulen eta horietako batzuk hotel bat hartu dute, gertuko eraikini eraso egiteko. Gutxienez 14 maitxino hil dira atentatu hauetan.
Leherketa batzuk Wazir Akbar Khan auzoan gertatu dira, enbaxadak dauden tokian, zehazki Iranekoaren eta Turkiakoaren ondoan.
Talibanek hartu dituzte euren gain Kabul, Jalalabad eta Puli Alam hirietako atentatuak. Kabul erdialdean dozena bat leherketa entzun dira. Parlamentuko bozeramaile batek esan duenez, hainbat misil bota dituzte eraikinaren aurka eta Errusiako enbaxadan ere kalteak eragin omen dituzte.
AEBetako eta Erresuma Batuetako enbaxadatan alarma egoera ezarri dute, Gune Berdean, hiriko tokirik seguruenean.