Mundua -

Bost saio jasoko ditu

Chavez Kubara bueltatu da erradioterapiako hirugarren fasea jasotzera

Hugo Chavezek twitterreko jarraitzaileei mezua utzi die: "Zure paisaia eta ametsekin joango naiz, Jainkoaren bide horietatik eta arrastiko zure oroitzapenek bidea motzagoa egingo didate".

Hugo Chavez Kubara joan da. EFE
Hugo Chavez Kubara joan da. EFE
Hugo Chavez Kubara joan da. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hugo Chavez Venezuelako presidentea Kubara joan da erradioterapiako hirugarren fasea jasotzera; denera bost saio. Tratamendua joan den otsailean kendu zioten tumoreagatik jarraitu behar du, izan ere, lehengo urteko ekainean minbizia zuela eta, ebakuntza egin behar izan zioten.

Venezuelako Gobernuak gaitza pelbis inguruan duela iragarri du soilik.

Chavezek ez du adierazpenik egin, baina @chavezcandanga twitterreko kontuan mezua utzi du: "Simon Bolivar Nazioarteko Aireportuko pistan dagoeneko, Habanara bidean, fedea berpiztutako Kristoan jarrita! Bizi eta garaituko dugu!

Aldi berean beste mezu bat utzi die twittereko jarraitzaileei: "Zure paisaia eta ametsekin joango naiz, Jainkoaren bide horietatik eta arrastiko zure oroitzapenek bidea motzagoa egingo didate".

Kubara joan baino ordu parte bat lehenago, gutxieneko soldata % 32,25 igoko duela iragarri du, 476 euroraino. Iragarpenean pozik azaldu da Chavez eta asteazkenean edo ostegunean bueltatuko dela esan du, 45 egunez Gobernutik at egotea eragin zion estatu kolpearen 10. urteurreneko ospakizunetan parte hartzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea