Mundua -
Zortzi orduko galdeketa
Strauss Kahni proxenetismoa egotzi diote
Aske geratu da, zaintzapean, 100.000 euroko fidantza ordaindu ondoren.
Erredakzioa
Dominique Strauss-Kahn Nazioarteko Diru Funtsaren zuzendari ohiari proxenetismo delitua egotzi diote astelehen honetan. 100.000 euroko fidantza ordaindu eta aske geratu da, zaintzapean, Frantziako hainbat komunikabidek kaleratuko dutenez.
Zortzi orduko galdeketa egin diote Strauss-Kahni Lille hirian (Frantziako ipar ekialdean).
Festetan zeuden emakumeak prostitutak zirela zekienek ukatu egin du berriz ere Strauss-Kahnek, eta bere abokatuek aurreratu dutenez, leporatutako delitua apelatzeko asmoa dute.
Asteazkenerako zegoen aurreikusita galdeketa, baina, abisurik gabe, aurreratu egin dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea