Mundua -

Iraultza Sirian

Europak isunak adostu ditu Siriako presidentearen emaztearen aurka

Guztira, Asma al Asad eta beste 11 pertsona zigortzea onartu dute EBko 27 Atzerri ministroek.

Asma eta Bachar al Asad Siriako presidentea. EFE
Asma eta Bachar al Asad Siriako presidentea. EFE
Asma eta Bachar al Asad Siriako presidentea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasuneko (EB) Atzerri ministroek isunak adostu dituzte Siriako Erregimenarekin lotuta dauden 12 pertsonaren aurka, tartean Bachar al Asad presidentearen emaztea, Asma, eta beste hiru senide, "hainbat iturri" aipatuta informazio agentziek jakinarazi dutenez.

Zerrendako izen-abizenak larunbat honetan egingo dituzte publiko, Batasunaren Aldizkari Ofizialean publikatutakoan.

'Zerrenda beltzean' beste hainbat daude dagoeneko, hala nola Bachar bera, Maher haren anaia (jazarpenaren arduradun nagusia ei da) eta Erregimenarekin lotuta dauden beste 100 bat pertsona.

Hilaren 14an, 'The Guardian' egunkariak Bachar senar-emazteen mezu elektronikoak publikatu zituzten. Horien arabera, Asmak milaka dolar gastatzen jarraitu du, luxuzko produktutan, Sirian iraultza demokatikoa egiten ari diren bitartean.

Asma Londresen jaio zen duela 36 urte, baina ez dago argi britainiar nazionalitatea duen oraindik. Hala izanez gero, ezinezkoa izango litzateke Europara bidaiatzea debekatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea