Mundua -

Gatazka

Siria: Iraultzatik gerra zibilera

Sirian bizi duten egoera latza da: 8.000 zibil inguru hil dira, 9.000-15.000 pertsona desagertuta edo atxilotuta daude eta 75.000 lagunek ihes egin behar izan dute.

Azken urtean 8.000 zibil inguru hil dituzte Siriako tropek. EFE
Azken urtean 8.000 zibil inguru hil dituzte Siriako tropek. EFE
Azken urtean 8.000 zibil inguru hil dituzte Siriako tropek. EFE

G. Palacios

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Herritarren iraultzak eta borroka sozialak gatazka armatua piztu zuen Sirian, eta herrialde hori deklaratu gabeko gerra zibilean murgilduta dago.

Siriako iraultza 2011ko urtarrilaren 26an hasi zen, beste herrialde arabiar batzuetan izandako protestek bultzatuta.

Siriako herriak demokrazia osoa exijitzen du, askatasun gehiago izatea eta giza eskubide guztiak errespetatzea, baina, urtebete geroago, herrialde horrek bizi duen oraina latza da eta etorkizuna, iluna.

Siriako Armadak eta segurtasun indarrek 8.000 zibil inguru hil dituzte; matxinoek burututako ekintzetan, berriz, 2.000 pertsona hil dira; 9.000-15.000 lagun desagertuta edo atxilotuta daude; eta 75.000 zibilek ihes egin behar izan dute, horietako 25.000ak beste herrialde batzuetara joan direlarik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea