Mundua -

Italia

Berlusconi, krisian aberatsago

'Il Cavaliere'ren ondasuna 8 milioi eurotan hazi zen iaz, berriz ere Italiako politikari aberatsena bihurtuta.

Silvio Berlusconi Italiako lehen ministroa. EFE
Silvio Berlusconi Italiako lehen ministroa. EFE
Silvio Berlusconi Italiako lehen ministroa. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Silvio Berlusconi Italiako lehen ministro ohi eta enpresaburua herrialde horretako politikari aberatsena izan zen berriz iaz, 48.180.792 euroko errenta aitortu baitzuen.

Italiako hedabideek publitatutako datuen arabera, Berlusconik ez zituen nabaritu krisiaren ondorioak. Izan ere, aurreko urtearekin alderatuta, haren ondasuna 8 milioi euro handitu zen. Berlusconi azaroa arte izan zen lehen ministro; orduan, dimititu egin zuen.

2011n, Berlusconik hondartzarekin sarrera zuzena duen jauregi bat erosi zuen Lampedusan, martxoan uharte horretan etorkinen krisi humanitarioa jazo zenean aurreratu zuen bezala.

Antigua uhartean (Karibea) ere handitu zen haren ondasuna, bi lur-sail eraikigarri eta luxuzko etxe bat baititu orain.

Haren ondarea ez da han bukatzen: Arcoren, Cerdeñan eta Erroman ere jauregiak ditu, Milanen bost apartamendu, eta Lesan bi garaje eta etxe bat.

Bestalde, egungo lehen ministroak, Mario Monti teknokratak, 1.513.030 euro deklaratu zituen iaz. Hamarka ondasun higiezin ditu.

Gainerako politikariak bi 'handiki' horietatik urrun daude: Renato Schifani Senatuko presidenteak 223.939 euro deklaratu zituen, eta 89.464 ordaindu zergetan; eta Gianfranco Fini Kongresuko presidenteak 201.115 euro zituen.

Alderdietako buruen artean, Angelino Alfanok (Askatasunaren Herria) 169.317 euro zituen, eta Pier Luigi Bersanik (Alderdi Demokrata), 136.885.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea