Mundua -

Idleben

23 gorpu aurkitu dituzte tortura zantzuekin Sirian

Gorpuak aztertu dituen mediku baten arabera, hildakoei (eskuak bilurtuta zituzten eta begietan hesgailuak jarrita) jo egin zieten buruan tiro egin baino lehen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

23 gorpu aurkitu dituzte tortura zantzuekin ostiral honetan, Siriako Idleb (iparraldea) hiriko abeltegi batetik gertu, Tokiko Koordinazio Batzordeko aurkariek jakitera eman dutenez.

Gorpuak aztertu dituen mediku baten arabera, hildakoei (eskuak bilurtuta zituzten eta begietan hesgailuak jarrita) jo egin diete buruan tiro egin baino lehen, Siriako iparraldeko gune honetan; matxinoak erretiratu ostean erregimeneko tropek kontrolatuta dago hau.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea