Mundua -

Iruzkina

Afganistango hondamendia

Nahita eragindako hilketek eta atzerriko soldaduak egiten ari diren akats larriek, soldadu estatubatuarrek gehienbat, ospe txarra eman diete herritarren artean.

Jesus Torquemada, nazioarteko gaietan aditua. Argazkia: EITB
Jesus Torquemada, nazioarteko gaietan aditua.
Jesus Torquemada, nazioarteko gaietan aditua. Argazkia: EITB

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ea mendebaldearen esku-hartzea Afganistanen lehenbailehen amaitzen den, desastre hutsa ari baita izaten. AEBek eta bere aliatu gehienek 2014ko data jarri dute handik erretiratzeko. Beste batzuk, berriz, Frantzia bezala, 2013a aipatzen dute.

Bi urte horiek amaiezinak izango dira. Afganistango herritarrek ez dituzte gogoko atzerriko soldaduak, nahita eragindako hilketek eta egiten ari diren akats larriek, soldadu estatubatuarrek gehienbat, ospe txarra eman diete herritarren artean.

Suposatzen da berreraikitzen laguntzeko eta talibanei geldiarazteko joan zirela bertara, eta azkenean, ekintza lotsagarriak eginez amaitu dute: hildakoen gainean pixa eginez edo koranak errez. Sarraskiak ere egin dituzte, asteburuan Kandahar eskualdean soldadu estatubatuar batek egin duenaren moduan, izan ere, 16 zibil hil ditu tiroz.

Gauzak horrela, oso zaila da afganiarrek askatzaile modura ikustea atzerritarrak. Horrek, bide batez, ospea ere kentzen dio Hamid Karzai Afganistango presidenteari, bera baita nazioarteko indarren presentzia baimentzen duena. Guzti hori talibanen mesederako da, horiek atzerritarrak alde egin zain daude Kabulen boterea bereganatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea