Mundua -

Siria

45 hilotz aurkitu dituzte Homsen, eta beste 44 lagun hil dira

Aurkitutako hilotz gehienak emakumeenak eta haurrenak dira. Oposizioaren arabera, Siriako erregimenaren beste sarraski bat izan da.

Gorpu gehienak emakumeenak eta umeenak dira. Argazkia: EFE.
Gorpu gehienak emakumeenak eta umeenak dira. Argazkia: EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 44 lagun hil dira astelehen honetan Sirian, gehienak oposizioaren feudoak diren Homs eta Idleb hirietan. Homsen, gainera, 45 hilotz aurkitu dituzte, gehienak emakumeenak eta haurrenak.

Oposizioak emandako datuen arabera, astelehen honetako 44 heriotzetatik 19 Homsen izan dira. 17 hildako utzi dituzte iparraldeko Idleb hirian, eta beste heriotzak Raqa, Latakia eta Damaskon izan dira.

Bachar al Asaden tropek azken bi egunotan Idleben bonbardaketa gogorrak egin dituztela ere salatu dute.45 hilotz aurkitu dituzte Homsen

45 hilotz, gehienak emakumeenak eta haurrenak, aurkitu dituzte bart Siriako Homs hiriko Karm el Zaitun auzoan, Siriako oposizioko Batzordeek jakitera eman dutenez.

Agiri batean azaldu dutenez, Siriako erregimenaren beste sarraski bat izan da. Hala ere, Siriako agintariek, Sana albiste-agentzia ofizialaren bitartez, gezurtatu egin dute informazio hori eta hilketak "talde terroristek" egin dituztela esan dute. Haien esanetan, familiak bahitu eta hil dituzte, ondoren gorpuak desitxuratu eta horien irudiak zabaltzeko, horrela nazioartearen babesa lortzeko.

Siriaren Iraultzarako Batzorde Nagusia oposizioko taldeak azpimarratu duenez, hildakoetako batzuk bizirik erre zituzten, beste batzuei lepoa apurtu zieten eta beste batzuei, moztu.

Siriako Informazio Ministerioko iturri batek, berriz, telebistan zabaldu diren erasoen irudiak "talde terroristek egindako krimenen" irudiak direla berretsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea