Mundua -

Tiroketa

AEBetako soldadu batek Afganistaneko 17 zibil hil ditu

AEBetako soldadu batek Afganistaneko 17 zibil hil diru Kandahar probintzian, herrialdeko hegoaldean, inongo bereizmenik egin gabe tiroka hasi ostean.

Emakume bat Afganistaneko polizia baten ondoan. Argazkia: Efe
Emakume bat Afganistaneko polizia baten ondoan. Argazkia: Efe
NATOko soldadu batek 17 pertsona hil ditu tiroz, Afganistanen

00:22

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ameriketako Estatu Batuetako soldadu batek 17 lagun hil ditu Afganistanen, denak zibilak. Erasoa herrialdeko hegoaldean gertatu da, Kandahar probintzian. Biktimen artean, emakumeak eta umeak daude.

Antza denez, AEBetako soldadu bakar bat izan zen larunbat gauean Zanbabadeko basetik atera eta Panjwai herrira joan zena. Hango zenbait etxetara sartu eta bizilagunak masakratu zituen.

Lekukoek bestelako bertsio bat eman dute. Horren arabera, erasoa "AEBetako soldadu talde batek" egin zuen, "edanda zeuden" eta biktimak hil ostean hilotzak erre zituzten delitua ezkutatzen saiatzeko. Afganistaneko NATOko misioak ohar bat bidali du gertatutakoa kondenatuz. Soldadua atxilotua izan dela esan dute, baina ez dute zehaztu erasoa zergatik gertatu den.

Obamaren doluminak

Barack Obama AEBetako presidenteak telefonoz hitz egin du Hamid Karzai Afganistaneko presidentearekin gertatutakoak "zeharo hunkituta eta triste" utzi duela adierazteko.

Azken hilabeteetan Afganistanen AEBen aurkako giroa areagotu da, hainbat soldaduk, otsailean, NATOk Afganistanen duen egoitzan, koranak errezituzten eta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea