Mundua -
Siriako gatazka
Liga Arabiarrak Siriarako plana aurkeztuko du Nazio Batuen Erakundean
Errusiarekin adostutako bost puntutako plan honek alde guztietako indarkeria bertan behera uztea eta atzerriko herrialdeek parte hartzeari uko egitea aurreikusten ditu.
Erredakzioa
Nabil al Arabi Liga Arabiarreko idazkari nagusiak larunbat honetan iragarri duenez, Errusiarekin adostutako Siriarako plana aurkeztuko dio Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluari. "Egoera zaila eta konplikatua da eta Liga Arabiarrak ezin ditu neurri gehiago inposatu. Errusiarekin eta Txinarekin batera, Segurtasun Kontseilura joango gara, egin dezakegun gauza bakarra baita", esan du al Arabik Kanpo Arazoetarako ministroekin bildu ostean.
Serguei Lavrov Errusiako kantzilerrak azaldu duenez, adostutako bost puntutako plan honek alde guztietako alde guztietako indarkeria bertan behera uztea, atzerriko herrialdeek parte hartzeari uko egitea eta su-etena egiaztatzeko mekanismo neutral baten sormena aurreikusten ditu.
Gainera, Sirian "inolako oztoporik gabe" laguntza humanitarioaren bidalketa ere jaso dute proposamenean. Halaber, Liga Arabiarren ekimenak jaso duenez, Kofi Annanek Damaskoren eta oposizioaren arteko negoziaketa sustatu beharko du. "Iraganean Segurtasun Kontseiluan izandako betoa orain gainditzen saiatuko gara", esan du al Arabik.