Mundua -

Norvegia

Fiskaltzak terrorismo eta hilketa delituez akusatu du Breivik

Fiskalek azaldu dutenez, hasiera batean Breivik ospitale psikiatriko batean ingresatzea eskatuko dute. 33 urteko ultraeskuindar uztaileko atentatuak bere gain hartu zituen, 77 pertsona hil ziren.

Anders Behring Breivik, Noruegako atentatuen egilea. Argazkia: EFE
Anders Behring Breivik, Noruegako atentatuen egilea. Argazkia: EFE
Anders Behring Breivik, Noruegako atentatuen egilea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Norvegiako Fiskaltzak terrorismo delituaz eta 77 pertsonen hilketaz akusatu du Anders Behring Breivik 33 urteko ultraeskuindarra, joan den uztailean herrialde hartan izan zen sarraskiaren egilea, alegia.

Fiskalek esan dutenez, hasiera batean ez dute Breiviken kontrako kartzela-zigorrik eskatuko, ospitale batean ingresatzea baizik, lehen txosten psikiatrikoan Breivikek eskizofrenia paranoidea zuela ondorioztatu zela eta.Baina epaiketak irauten duen bitartean kartzela-zigorra edota bost urtez berritu ahal den 21 urteko zaintza eskatzeko aukera izango dute fiskalek, Osloko Auzitegiek eskatutako bigarren txosten psikiatrikoa lehenengoan jasotakoarekin bat ez badator.

Breivikek aitortu egin du Osloko atentatuaren eta Utoyako uhartearen tiroketaren egilea dela. Lehenengo erasoan zortzi pertsona hil zituen, bonba bat lehertuta, eta bigarrenean 69, tirokatuta.

Epailearen aurrean azaldu zuenez, helburuak etorkinen aldeko jarrerak zituzten "traidoreak" ziren.

"Inputatuak delitu larriak egin ditu, gure gizartean garai modernoetan aurrekaririk ez dutenak", nabarmendu du Svein Holden fiskalak asteazken honetan. Ministerio Publikoaren esanetan, Breiviki "larrigarriak" egotziko dizkiote, baina ez gizateriaren aurkako krimenak. Gizateriaren aurkako krimenak egotziz gero, 30 urte arteko espetxe zigorra jaso ahalko zuen.

Norbegian hilketa delituagatik ezarri daitekeen gehienezko zigorra 21 urtekoa da, baina epaitegiek zaintza mugagabea areagotu dezakete presoak delituak errepikatu ditzakela uste bada.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea