Mundua -

Nazioarteko analisia

Europako Batzordea eta defizitaren borroka

Orain arte Europako Batzordeak ez du inoiz isunik jarri defizit publiko altuegia izateagatik, baina badirudi, eskarmentu gisa, Espainiaren kasuan zigorra ezarri nahi duela.

Jesus Torquemada, nazioarteko gaietan aditua. Argazkia: EITB
Jesus Torquemada, nazioarteko gaietan aditua. Argazkia: EITB
Jesus Torquemada, nazioarteko gaietan aditua. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Orain arte Europako Batzordeak ez du inoiz isunik jarri defizit publiko altuegia izateagatik. Batzorde honi Egonkortasun Ituna zaintzea dagokio eta.

Hasiera batean, itun horren helburua sortzear zen euroari sendotasuna ematea zen, moneta ahula edo inflazionista izan ez zedin. Itun horrek ezartzen dituen baldintzen artean garrantzitsuena, defizitak Barne Produktu Gordinaren % 3 ez gainditzea da. Herrialde batek baldintza hori betetzen ez badu, Europako Batzordeak espediente bat irekitzen dio gehiegizko defizita argudiatuta eta espediente hori Barne Produktu Gordinarenaren % 2ko isuna jartzeraino irits liteke; Espainiaren kasuan hori 2.000 miloi euroko isuna izango litzateke.

Dena den, orain arte zabaldu diren espedienteetatik bakar bat ere ez da isuna ezartzeraino iritsi. Are gehiago, Alemaniaren eta Frantziaren kasuan, 2003an eta 2004ean defizita alde handiz gainditu zuten arren, ez zitzaien espedienterik zabaldu.

Espainiaren kasuan, Eurpar Batzordea bereziki haserre dago Mariano Rajoy Espainiako gobernuko presidenteak ez ziolako defizit helburua ez betetzeko erabakiaren berri eman.

Beste kide batzurekin gaiaz mintzatu zen., baina ez zion ezer esan Batzordeari. Honek jaso duen beste gutxiespen keinu bat besterik ez da, jasotzen dituen hainbaten artean.

Baina Batzordeak ikusi du geroz eta gehiago direla bera aintzat hartu gabe erabakiak hartzen dituzten gobernu buruak. Horregaitik, eskarmentu gisa, badirudi Espainiaren kasuan zigorra ezarri nahi duela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea