Mundua -

Islandia

Haardek erantzukizun guztia ukatu du Islandiako bankuen porrotan

Bankuen porrotari buruzko ohartarazpenei entzungor egitea leporatu diote Islandiako lehen ministro ohiari, 2006 eta 2009 urteen artean, bera gobernatu zuen bitartean.

Geir H. Haarde Islandiako lehen ministro ohia. Argazkia: Efe.
Geir H. Haarde Islandiako lehen ministro ohia. Argazkia: Efe.
Islandiako lehen ministro ohiaren aurkako epaiketa hasi da

01:37

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Geir H. Haarde Islandiako lehen ministro ohiak edozein motatako erantzukizuna ukatu du 2008ko urrian Islandiak jasandako bankuen porrotan. Gaur hasi da Reikiaviken Islandiako lehen ministro ohiaren aurkako epaiketa.

Haarde (61 urte) Islandiako gobernuburua izan zen 2006 eta 2009 urteen artean. Zabarkeriaz jokatu izana eta bankuen porrotari buruzko esanei entzungor egitea leporatu diote. Halaber, ministroen erantzukizun legea hautsi izana egotzi diote. Baliteke bi urteko kartzela-zigorra ezartzea.

"Akusazioaren puntu guztiak ukatzen ditut eta oinarririk ez dutela uste dut", esan du Haardek.

Haarderen hitzetan, Gobernuak ez zuen Islandiako bankuetan gertatzen ari zenaz jakiteko modurik, eta ez zen agintarien kontua bankuak esposizioa murrizteko derrigortzea.

"Gutako inork ez zuen uste bankuen sistema gaizki zegoenik, ondoren erakutsi zen bezala", adierazi du Haardek.

Haarderen hitzetan, ez zegoen Islandiako bankuen porrotaren zantzu "argirik", baina azkenean Estatuak hiru mailegu etxe nazionalizatu behar izan zituen, eta Islandiak Nazioarteko Diru Funtsaren laguntza jaso behar izan zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea