Mundua -
Minbizia pelbisean
Chavez: 'Tumore gaiztoa kendu eta orain, erradioterapia emango didate'
Venezuelako presidenteak azaldu duenez, bi zentimetroko tumore gaiztoa kendu diote baina minbizia ez da beste organoetara zabaldu. Chavez baikor azaldu da, "azkar osatzen ari naiz", esan du.
Erredakzioa
Hugo Chavez Venezuelako presidenteak Kubatik jakinarazi duenez, bi zentrimetroko tumore gaizto bat kendu diote pelbisetik, 2011an antzeman zioten minbiziaren hondar bat, hain zuzen ere. Hala ere, Chavez baikor azaldu da eta garrantzia kendu dio ebakuntza berri honi, izan ere, minbizia ez da beste organoetara zabaldu.
"Azkar osatzen ari naiz. Ebakuntza otsailaren 26an egin zidaten eta orain hemen bilduta gaude dagoeneko", esan du Chavezek Habanan haren ministroekin bildu ostean. Kendu dioten tumoreari egin beharreko azterketak amaitu arte izango da Chavez Kuban. Chavezek azaldu duenez, ez du metastasik baina erradioterapia eta "bestelako tratamendu osagarriak" emango dizkiote.