Mundua -
Analisia
Austeritatea nagusi Europan
Europar Batasuneko agintariak herstura fiskalarekin tematu dira, baina horrek ez du emaitzarik eman, Europako hainbat herrialdeetako ekonomiak atzeraldian sartzeko zorian dira.
Jesus Torquemada
Europar Batasunak doitze fiskala beste irtenbiderik ez du ikusten. Europako Kontseiluaren lehendabiziko egunean esan dute hazkunde ekonomikoa bultzatzeko neurrietan ere pentsatu beharra dagoela baina lehentasuna doitze fiskalak duela.
Gaur goi bileraren bigarren egunean, Europar Batasuneko 27 kideetatik 25ek euren konstituzioetan defizit publikoari muga jartzeko hitzarmena sinatuko dute. Itun horretatik kanpo geratu dira Erresuma Batua eta Txekiar Errepublika. Herstura fiskala defendatzen dutenek, Alemania buru, behin eta berriz diote, nola edo hala, bete beharra dagoela defizit publikoa jaisteko helburua.
Defizit Publikoaren muga ehuneko 4,4koa da aurtengo eta azken helburua zera da 2013an defizit horrek ez dezala ehuneko 3a gainditu. Europako hainbat herrialdeek zailtasun handiak dituzte ezarritako defizit helburuak betetzeko. Grezia, Portugal, Irlanda eta Espainia dira horietako batzuk baina horiez gain Herbehereek, Belgikak eta Frantziak ere ez dute batere egoera erraza. Guztiek uste dute defizitaren helburua malgutu beharra dagoela, baina Espainia soilik ausartu da hori eskatzera.
Oraingoz, herstura fiskalarekin tematu dira baina horrek ez du emaitzarik eman, Europako hainbat herrialdeetako ekonomiak atzeraldian sartzeko zorian dira doitze fiskal zorrotzak ezarri arren edo agian horrexegaitik doitze neurri zorrotzak ezartzeagatik.