Mundua -

Iruzkina

Aukera hobeagoaren faltan, Romney

Mitt Romneyk ez du zirrara handia piztu boto-emaileen artean, baina faborito da hala ere, Santorum oso muturrekoa dela uste baitute askok.

Jesus Torquemada nazioarteko aditua. EITB
Jesus Torquemada nazioarteko aditua. EITB
Jesus Torquemada nazioarteko aditua. EITB

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mitt Romneyk aurrerapauso garrantzitsua eman zuen atzo Alderdi Errepublikanoko hautagai izateko azaroan Estatu Batuetan presidentea aukeratzeko egingo diren hauteskundeetara begira.

Romneyk garaipena lortu zuen Arizonan eta Michiganen, baina azken estatu horretan estu ibili da eta justu-justu irabazi dio Rick Santorumi. Kontuan izan behar da Michiganen jaioa dela Romney eta bertako gobernadore izan zela bere aita.

Santorum alderdiko alderik kontserbadoreenaren ordezkari da Alderdi Errepublikanoaren baitan, Tea Partyren babesa du eta han “balore moralak” deitzen diotenetan oinarritu du bere kanpaina: abortoaren kontrako jarrera azaltzen du, homosexualen arteko ezkontzen aurka dago, eskoletan errezatzea derrigortzearen alde edo Darwin-en eboluzioaren gaineko teoria irakastea debekatzearen alde besteak beste.

Santorum katolikoa da eta zazpi seme-alaben aita, eta eskuin erlijiosoaren botoa erakartzea lortu du. Horiek, gainera, ez dira fio Romneyrekin, mormoia delako.

Dena den errepublikano askok uste dute Santorum oso muturrekoa dela, eta ez duela aukerarik egungo presidenteari, Barack Omabari, irabazteko datorren azaroan egingo diren hauteskundeetan. Horregaitik, agian azkenean hobeto pentsatu eta Romneyri botoa ematea erabakitzen dute.

Hurrengo norgehiagoka datorren asteartean izango da, alderdi errepublikanoko primariak egingo dira beste 10 estatutan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea