Mundua -

Egunean 100 baino gehiago

7.500 pertsona baino gehiago hil dira Sirian, NBEren arabera

Nazio Batuen Erakundeak aitortu du ezin duela hildakoen kopuru zehatzik eman. Hildakoak 7.500 baino askoz gehiago direla uste dute.

7.500 pertsona baino gehiago hil dira Sirian. Argazkia: EFE
Siria: 7.500 hildako baino gehiago utzi ditu errepresioak
7.500 pertsona baino gehiago hil dira Sirian. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Orain 11 hilabete Bachar al Asaden erregimenaren aurkako protestak hasi zirenetik, 7.500 pertsona baino gehiago hil dira Sirian, errepresioaren ondorioz, Nazio Batuen Erakundeak emandako datuen arabera.

Hala ere, NBEk aitortu du ezin duela hildakoen kopuru zehatzik eman. "Sinesgarritasun handiko txosten batzuen arabera, egunean 100 baino gehiago dira hildakoak Sirian, tartean emakumeak eta haurrak. Hildakoak 7.500 baino gehiago dira dudarik gabe'', azaldu du Lynn Pascoe Gai Politikoetarako NBEren idazkariordeak.

"Sarraskia geldiarazteko saiakeretan kale egin dute nazioarteko indarrek. Orain arte ez da egon erantzunik, eta horrek arnasa eman dio erregimenari bere herriko zibilen aurkako erasoekin jarraitzeko'', gaineratu du. Idazkariordeak gogoratu du Segurtasun Kontseiluak oraindik ez duela Damaskoren errepresioa gaitzetsi, Al Asaden aurkako ebazpenari Errusiak eta Txinak birritan ezezko erantzuna agertu ondoren.

Segurtasun Kontseiluko hainbat kidek ebazpen berri bat aurkeztearen alde egin dute. Indarkeria etetea eskatzeaz gain, su-eten humanitario bat bilduko luke ebazpen horrek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea