Mundua -

Nazioarteko analisia

Assaden erreferenduma

Oposizioak eta atzerriko gobernu gehienek ez dute ontzat eman erreferendum hau. Honekin, Assadek, bere aliatu nagusiak diren Errusia eta Txinaren jarrera babestea lortu nahi du.

Jesus Torquemada. Argazkia. EITB
Jesus Torquemada. Argazkia. EITB
Jesus Torquemada. Argazkia. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bashar el Assad Siriako presidentea edo herrialdez edo dataz nahastu da. Oraindik herrialde normal batean dagoela uste du baina Siriako hainbat eskualdetan gerra zibilean daude.

2011ko otsailean dagoela uste du baina hilabete asko igaro dira ordutik. Duela urtebete, justu Sirian protestak hasi zirenean, Assadek Konstituzioari buruzko erreferenduma deitu izan balu, atzo egin zenaren parekoa, agian hainbeste tentsio gabe boterean jarraitzea lortuko zuen eta gerrarik ez zen piztuko, baina jada beranduegi da.

Presaka antolatu dute erreferenduma, duela hamar bat egun deitu zuten, beraz ez da normaltasunez hauteskunde kanpainarik egin ahal izan, eta ez da edukiari buruzko eztabaidarik egin. Gainera Siriako hainbat hiritan borroka gogorrak izan dira azken egunetan.

Hala ere, badaude puntu interesgarri batzuk, Baaz alderdi ofizialaz gain, alderdi berriak osatzeko aukera esaterako, edo presidentearen agintaldia 7 urteko bi agintaldira mugatzea.

Oposizioak eta atzerriko gobernu gehienek ez dute ontzat eman erreferendum hau. Honekin Assadek lortu nahi duena, bere aliatu nagusiak diren Errusia eta Txinaren jarrera babestea da, modu horretan Moskuk eta Pekinek justifikatu ahal izango dutelako Assadi ematen dioten babesa honek demokraziara bidean ahaleginak egiten dituela argudiatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea