Mundua -
Afganistan
7 lagun hil eta 35 zauritu dira Korana erretzearen aurkako protestetan
Korana erretzea profanazio larria da musulmanentzat eta talibanek jada, atzerriko indarren aurka tiro egiteko deialdia egin dute.
Erredakzioa
Gutxienez zazpi lagun hil eta beste 35 zauritu dira Afganistanen Poliziaren tiroengatik. NATOko basean Korana erre zuten atzo Ameriketako Estatu Batuetako soldaduek eta istiluak herrialde osoan hedatu dira.
John Allen Afganistaneko NATOko misioko buruak barkamena eskatu du eta ez zela nahita egindako ekintza izan ziurtatu du.
Talibanek gogor kondenatu dute ekintza; izan ere, musulmanentzat profanazio larria da euren liburu santua erretzea. Ohar baten bitartez, nazioarteko indarrei tiro egiteko eskatu diete Afganistango soldadu eta poliziei.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea