Mundua -
Siriako Homs hirian
Marie Colvin kazetaria eta Remi Ochlik argazkilaria hil dituzte Sirian
Lekuko batek adierazi duenez, jaurtigaiak kazetariak zeuden etxea jo du. Marie Colvil eta Romi Ochlik ihes egiten saiatu direnean harrapatu ditu jaurtigaiak.
Erredakzioa
Marie Colvin 55 urteko kazetari estatubatuarraren heriotzak Erresuma Batua astindu du; Colvin Siriako Homs hirian izandako bonbardaketa batean hil da. Kazetariek eta politikariek beren lana goretsi dute.
Eskarmentu handiko guda erreportariak Sunday Times egunkari britainiarrentzat lan egiten zuen. "Aparteko pertsona" zen eta gatazkak "grinaz" bizi zituen eta "arriskuak hartu zituen bere helburuak lortzeko", esan du John Witherow egunkariko zuzendariak agiri batean.
David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroak, Rupert Murdoch enpresaburu australiarrak eta Helen Fielding idazleak Marie Colvinen ausardia azpimarratu dute. Colvie Remi Ochlik argazkilariarekin batera hil da gaur Siriako Armadak Homs hiriaren aurka egindako bonbardaketan.
Bonbardaketan, halaber, Paul Conroy argazkilaria zauritu da, Sunday Times jakinarazi duenez.
Lekuko batek adierazi duenez, jaurtigaiak kazetariak zeuden etxea jo du. Marie Colvil eta Romi Ochlik ihes egiten saiatu direnean harrapatu ditu jaurtigaiak.