Mundua -
Frantzian
Strauss-Kahn, ziega batean
Galdeketa egin diote astearte honetan, proxenetismo sare batekin eta dirua desbideratzeko ustezko delitu batekin harremanik ote duen ikertzeko. Gaua ziegan igaroko du.
Erredakzioa
Dominique Strauss-Kahn Nazioarteko Diru Funtseko zuzendari ohia ziega batean esnatuko da asteazken honetan. Lille Frantziaiparraldeko herriko ziega batean dago Strauss-Kahn, astearte honetan bertan egin dioten galdeketaren ondoren. Proxenetismo sarebatekin eta dirua desbideratzeko ustezko delitu batekin harremanik ote duen ikertzeko deitu dute.Goizean goiz iritsi da Strauss-Kahn Lille herriko polizia-etxera. Bertan egin du egun osoa, eta epaileak atxiloketa luzatzea erabaki du,galdekatzen jarraitu ahal izateko.Lehenago ere egin du lo burdin hesi artean. Joan den maiatzean AEBetan atxilotu eta kartzelatu zuten, bortxaketa delitu bat egotzita.