Mundua -
Zigorrak
Iranek petrolio hornidura itxi ez duela esan du Espainiako Gobernuak
Herrialderik kaltetuenak Espainia, Italia eta Grezia lirateke kontsumitzen duten petrolioaren % 13-14 Iranetik jasotzen baitute.
Erredakzioa
Espainiako Atzerri ministroak ukatu egin du Iranek petrolio hornidura itxi duela.
Izan ere, Press TV Irango telebista ofizialak herrialde horretako Gobernuak Europako sei herrialderi petrolio hornidura itxi diela esan du; horien artean, Espainia aipatu du, Europar Batasunak jarritako zigorrak direla eta.
Irango agintariek esan dutenez, Europako hainbat enbaxadoreri dei egin diete "petrolioa saltzen jarraituko duten ala ez aztertzen ari direla azaltzeko", baina ez dute zehaztu salmentak etengo dituztenik.
Pedro Villena Espainiako enbaxadoreak deialdia jaso duela egiaztatu du, baina Teheraneko Atzerriko Ministerioan ez dietela hornidura itxiko dietenik esan azaldu du.
Horrela balitz, herrialderik kaltetuenak Espainia, Italia eta Grezia izango lirateke, kontsumitzen duten petrolioaren % 13-14 Iranetik jasotzen baitute.