Mundua -
Indarkeria Siria
Golkoko Kontseiluak Sirian dituzten enbaxadoreak kentzea erabaki du
Gainera, Europako hainbat herrialdek, tartean Espainiak, Frantziak eta Italiak, Damaskon dituzten enbaxadoreak kontsultara deitu dituzte.
Erredakzioa
Golkoko Kontseiluko herrialdeek Sirian dituzten enbaxadoreak kentzea erabaki dute, Damaskok Arabiar Ligak proposatutakoari uko egin ostean indarkeria areagotu den honetan krisiari irtenbide bat bilatzeko.
Kontseilua Saudi Arabiak, Qatarrek, Omanek, Kuwaitek, Bareinek eta Arabiar Emirerri Batuek osatzen dute.
Krisia konpontzeko "itxaropenik" ez dagoela adierazi dute ohar baten bitartez. Arabiar Ligaren ministro kontseiluari datorren igandean Siriako erregimenaren aurka "neurri zorrotzak" hartzeko eskatu diote.
Iragarpenak Europako beste herrialde batzuek hartutako erabakiarekin bat egiten du, izan ere, Espainiak, Frantziak eta Italiak kontsultara deitu dituzte bere enbaxadoreak.