Mundua -

Port Said

74 pertsona hil dira Egipton, futbol partida batean

248 zauritu daude, eta 47 pertsona atxilotu dituzte. Egiptoko ipar-ekialdean izan dira istiluak, Port Said hirian. Anaia Musulmanek Mubaraken jarraitzaileei egotzi dizkiete liskarrak.

Istilu larriak Egipton, futbol partida batean. Argazkia: EITB
Istilu larriak Egipton, futbol partida batean
Egipto: Gutxienez 74 hildako futbol partida batean

00:32

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

74 pertsona hil dira, tartean polizia bat, eta 248 zauritu dira asteazken honetan Egipton, futbol partida baten ondoren sortu diren istilu larrietan, bertako gobernuak baieztatu duenez. Egiptoko Barne Ministerioak ohar batean jakinarazi dutenez, 47 pertsona atxilotu dituzte, baina ez dute baztertu gehiago atxilotzea.Port Said hirian izan da liskarra, Egiptoko ipar-ekialdean. 3-1 markagailuarekin bukatu da Kairoko Al Ahli taldearen eta Port Said hiriko Al Masri taldearen arteko norgehiagoka. Etxeko taldeko jarraitzaileek zelaira egin dute salto, eta kanpoko taldeko jokalarien aurka joan dira, korrika. Bi taldeetako jarraitzaileen arteko liskarra sortu da orduan.Helmy Ali al Atny hiriko Osasun ordezkariak azaldu duenez, hildako gehienek aurpegi hausturak eta barne odoljarioak izan dituzte. Futbol zelaiko harmailetatik erorita ere zendu dira hainbat pertsona.Ondoren, Armadaren eta Poliziaren kontrolpean geratu da segurtasuna, eta bi helikoptero bidali dituzte Port Said hirira, Al Ahli taldeko jokalariak Kairora eramateko eta zauritutako batzuk ere bertatik ateratzeko. Bisitarien taldeko jarraitzaileak hiritik ateratzeko autobusek ere Armadaren babesa behar izan dute.

Egiptoko futbol txapelketa bertan behera utzi dute, Egiptoko Batzorde Militarrak, berriz, hiru dolu-egun deitu ditu. Jokalarien adierazpen gogorrak, futbol zelaitik

"Segurtasun indarrek ez gaituzte babestu'', esan du Mohamed Abou-Treika Masry taldeko jokalariak futbol zelaitik bertatik. ''Jarraitzaileetako bat aldageletan hil berri da, nire aurrean'', esan du. 

Mohamed Barakat jokalariak ere hainbat hildako zeudela baieztatu du. ''Hilotzak ikusten ari gara. Hemen ez dago segurtasun indarrik ezta Armadako kiderik ere gu babesteko''.Anaia Musulmanen salaketaAnaia Musulmanek Mubaraken jarraitzaileei egotzi dizkiete liskar horiek. "Port Saideko gertakariak antolatuta daude, eta lehengo erregimeneko jarraitzaileen mezua da'', esan du Esam al Arian Anaia Musulmanen alderdi politikoaren presidenteordeak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea