Mundua -

Erresuma Batua

Alex Salmondek Eskoziaren independentzia plana aurkeztuko du gaur

Eskoziako ministro nagusiak 2014an deitu nahi du erreferenduma, baina David Cameronek 2013an nahiago du.

Alex Saldmond Eskoziako ministro nagusia. Argazkia: EFE
Alex Saldmond Eskoziako ministro nagusia.
Alex Saldmond Eskoziako ministro nagusia. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alex Saldmond Eskoziako ministro nagusiak 2014an independentzia erreferenduma deitzeko plana aurkeztuko du gaur Edinburgon.

Hain zuzen ere, 14:30ean emango ditu planaren zehaztasunak, Parlamentuan, eta ondoren prentsaurrekoa eskainiko du.

Salmondek 2014an egin nahi du herri-galdeketa, urte horretan Bannockburn-eko batailak 700 urte beteko baititu, eta, gainera, horrela denbora gehiago izango baitu babesak lortzeko. Bataila horretan, Eskoziak Ingalaterra menperatu zuen, eta giltzarria izan zen independentzia gerran.

David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroak, baina, 2013an egin nahi du erreferenduma, horrenbeste atzeratzea Eskoziako ekonomiarentzat kaltegarri izan daitekeelakoan.

Salmondek adierazi du Eskozia gizarte bidezko baten eredua izango dela, orain arte abiatutako neurriei esker, eta horrela Ingalaterrarekiko harremanak hobetu egingo direla.

Eskozia Batasun Akta deritzonarekin dago lotuta Ingalaterrara 1707 urtetik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ezkozia bideoak Eskoziako erreferenduma