Mundua -

Mendebaldeko herriei eskaera

Udaberri arabiarreko alderdi islamiarrei laguntzeko eskatu du HRWk

Gobernuz kanpoko erakundeak arabiar munduko indarrei laguntzeko erakutsi argiagoak eskatu dizkie "mendebaldeko demokraziei".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Human Rights Watch gobernuz kanpoko erakundeak "mendebaldeko demokraziei" egun herriaren babesa duten alderdi islamiarrekiko "ezinikusia baztertzeko" eskatu die.

Yemengo egoerari, eta Siriakoari, erantzun egokia emateko eskatu diote nazioarteari.

"Arabiako autokratei" babesa emateari uzteko eskatu die HRWko zuzendari exekutiboak, Kenneth Rothek; izan ere, Tunisia, Egipto eta Libiako iraultzek hori erakutsi dutela uste du.

Arabiar munduko indar demokratikoei babesa emateko garaian, erakutsi argiagoak eskatu dizkie Mendebaldeko herrialdeei. "Islam politikoak herritarren gehiengoa ordezkatzen dutela onartu behar dute. Islamiar alderdiek babes handia dute arabiar askok erregimen autokratikoaren antitesia direla uste dutelako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea