Mundua -

AEBetako Alderdi Errepublikano

Gingrich, Hego Karolinako errepublikanoen primarioetan garaile

Ordezkarien Ganberako presidente ohiak botoen % 40,4 eskuratu du; horrela, hautagai faboritoenak ziren Mitt Romneyri eta Rick Santorumi gailendu zaie.

Gingrichek botoen % 40,4 eskuratu du Hego Karolinan. Argazkia: EFE
Gingrichek botoen % 40,4 eskuratu du Hego Karolinan. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Igande honetan AEBetako Hego Karolinan izan diren Alderdi Errepublikanoaren primarioak irabazi ditu Newt Gingrich Ordezkarien Ganberako presidente ohiak. Gingrichek botoen % 40,4 lortu du. Bozketaren aurretik egin ziren aurreikuspenak ez dira bete.

Izan ere, inkesten arabera, Mitt Romney Massachusetsseko gobernadore ohia eta Rick Santorum Pennsylvaniako senatari ohia ziren 'caucus' honetan irabazteko faboritoak. Gingrich gailendu ostean, Romneyk botoen % 27,9 eskuratu du eta Santorumek, berriz, botoen % 17.

Azaroan izango diren AEBetako presidentziarako hauteskundeetan Alderdi Errepublikanoaren buru izateko lasterketan hautagai faborito bakoitzak 'caucus' bana irabazi du: Santorumek Iowan; Romney New Hampshiren eta Gingrichek Hego Karolinan.

2008. urtean John McCain presidentziarako hautagai errepublikanoa Hego Karolinako 'caucus'ean gailendu zen eta Floridarako hitzordurako haren abantaila egonkortu zuen. Izan ere, 1980. urtetik Hego Karolinako primarioetan irabazi duena, ondoren Alderdi Errepublikanoaren buru bihurtu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea