Mundua -

Oposizioaren arabera

Indarkeriak hildakoak eragin ditu berriro ere Sirian, 61 gutxienez

Zehaztu gabeko "talde terrorista" baten ekintza izan dela adierazi dute agintariek. Lekukoen arabera, erasotzaileek zaurituak zeramatzaten anbulantzien kontra ere tiro egin dute.

Sirian protestak egunero daude matxinada 2011ko martxoan hasi zenetik. Argazkia: Efe.
Sirian protestak egunero daude matxinada 2011ko martxoan hasi zenetik. Argazkia: Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 61 pertsona hil dira, gehienak Idleb probintzian, larunbat honetan Sirian izandako indarkeriaren ondorioz, Tokiko Koordinazio-Batzordea oposizioko taldeak salatutakoaren arabera.

Hildakoen artean Idlebeko Ospitalean aurkitutako 30 hilotzak zenbatu dituzte, identifikatu gabeak, eta presoak eramaten zituen autobus batean, leherketa baten ondorioz, izandako 15 hildakoak.

Gainera, beste hiru pertsona hil dira gutxienez Homs probintzian, Siria erdialdean, bi Damaskoko inguruetan eta bat Dir Al-Zuren, Irakeko mugatik gertu.

Zehaztu gabeko terroristak

Hilketen arduraduna zehaztu gabeko "talde terrorista" bat izan dela adierazi dute Siriako agintariek. Sana agentzia ofizialak, aldiz, erasotzaileek zaurituak zeramatzaten anbulantzien kontra tiro egin dutela azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea