Mundua -
Terrorista bat hil da
215 hildako Nigeria iparraldeko atentatu-boladen ondorioz
Boko Haram talde islamiar-fundamentalistak bere gain hartu ditu ostiraleko atentatuak. Erasoetan bonba-auto bat era arma arinak eta lehergailuak erabili dituzte.
Erredakzioa
Nigerian 215 pertsona inguru hil dira ostiralean Boko Haram sektak Kano hirian egindako atentatu-boladen ondorioz, Gurutze Gorriko iturriek Frace TV telebistari aditzera emandakoaren arabera.
Ospitaleko gorpuztegiko langile batek esan duenez, 215 hilotz zenbatu ditu. Atentatuak 17:00ak aldera izan ziren, arratsaldeko otoitzen amaieran, The Guardian egunkari britainiarraren arabera. Hildakoen artean Segurtasun Indarretako agentzeak, Channels tokiko telebistako kazetari bat, eta, gutxienez, terrorista bat daude.
Bestalde, Nwakpa O Nwakpa Nigeriako Gurutze Gorriko bozeramaile batek oraindik ere hilotzak biltzen dabiltzala iragarri du. "Esaten dutenez, kaltedun asko daude; zaurituak eta hildakoak", esan du.
Polizia-etxeak eta Gobernuko bulegoak
Atentatuetan Polizia Nazionalaren polizia-etxe bati eraso egin zioten bonba-auto bat erabilita. Horrez gain, arma arinak eta lehergailuak erabili zituzten beste polizia-etxe eta Estatuko Segurtasun Zerbitzuko eta Inmigrazioko bulegoen kontrako erasoetan.
Boko Haram talde fundamentalistak bere gain hartu ditu erasoak Daily Trust tokiko egundarira egindako dei baten bidez. Talde berbera abenduaren 25ean Madallako eliza batean egindako atentatuaren arduraduna izan zen. Orduña 44 pertsona hil ziren.