Mundua -

Alderdi errepublikarra

Santorum Romneyri gailendu zaio Iowan eta Perry erretiratu egingo da

Iowa hauteskunde primarioetako lehen etapa da, azaroako presidentetzarako hauteskundeetan Obamaren arerioa zein izango den erabakitzeko bidean.

Rick Santorum, errepublikanoen hautagaietako bat. Argazkia: Efe.
Rick Santorum, errepublikanoen hautagaietako bat. Argazkia: Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rick Santorum 34 botoko aldearekin gailendu zaio Mitt Romneyri Iowan, nahiz eta hasiera batean Romneyjk berak irabaziko zuela zabaldu. Ostegun honetan azken zenbataren emaitzak eman dituzte eta Rick Perry hautagaiak errepublikarren hautagaitza eskuratzeko borrokari agur esatea espero da.

Santorumek 29.839 boto lortu ditu eta Romneyk 29.805, Iowako Alderdi Errepublikarreran dokumentuen eta Des Moines Register egunkariaren arabera.

Iowa hauteskunde primarioetako lehen etapa da, azaroako presidentetzarako hauteskundeetan Obamaren arerioa zein izango den erabakitzeko bidean.

Rick Perry erretiratu egingo da

Ostegun honetan, hala ere, bestelako ezusteak izan dira hautagai errepublikarra izateko borrokan.

Perryk agur esango die hauteskundeei, CNN katearen arabera, eta ondorioz lau hautagai bakarrik geratuko dira: Mitt Romney Massachusetts-eko gobernadoreohia eta hautagaitza lortzeko faboritoa, Newt Gingrich Ordezkarien Ganbarako presidente ohia, Rick Santorum senatari oiha eta Ron Paul kongresista ultraliberala.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea