Mundua -
Presidentaren aginduz
Siriak amnistia dekretatu du matxinadetan atxilotutakoentzat
Matxinadetan atxilotutako guztiak askatzea arabiar protokoloan agertzen da, Damaskok onartutakoa. Horrez gain, indarkeriarekin amaitzeko eta tropek atzera-egitea ere eskatzen du.
Erredakzioa
Bachar al Asaden erregimenak "amnistia osoa" iragarri du matxinadan atxilotutakoentzat, odol-delituak eduki ezean. Neurriak mesfidantza eragin du oposizioko klideen artean.
Nazioarteko herrialdeen presioa, eta batez ere, Arabiako Ligarena, baretzetzeko keinua egin du Al Asadek. Emandako dekretuaren arabera, iazko martxoaren 15etik gaur arte atxilotutakoak aske utziko ditu.
Jalil Haj Saleh oposizioko kidea eta Siriako Kontseilu Nazionalekoak (CNS) El Cairon esan duenez, azken amnistia hori "propaganda egiteko saioa" baino ez da "munduari Arabiar Ligako ekimenak betetzen dituela erakusteko".
Ez da lehen amnistia
Iazko azarotik, Al Asadek antzeko hainbat dekretu eman ditu, amnistia partzialekin, "eskuak odolez zikindu ez dituztenak askatzeko".
Azken indultua urtarrilaren 5ean eman zuen. Orduan 552 preso askatu zituzten.