Mundua -

hauteskunde primarioak

Romney, errepublikanoen presidentegai izateko bidean

Massachusettseko gobernadore ohiak erraz irabazi du New Hampshiren eta Floridako hitzordurako prestatzen hasia da dagoeneko.

Mitt Romney faborito, New Hampshireko errepublikarren primarioetan
Mitt Romney faborito, New Hampshireko errepublikarren primarioetan
Romneyk irabazi du New Hampshiren

01:22

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mitt Romney Massachusettseko gobernadore ohiak erraz irabazi ditu errepublikanoen hauteskunde primarioak New Hampshiren eta Hego Carolinako eta Floridako hitzordu garrantzitsuetarako postu egokian dago.

Rick Santorum da azken bozetako galtzaile nagusia, izan ere, Iowan Romneyren atzetik zortzi botora bigarren geratu ondoren, New Hampshiren botoen % 10 besterik ez du lortu.

Botoen % 50 inguru zenbatuta, Romneyk hautesleen % 37,3ren babesa eskuratu du, Ron Paul kongresistak baino askoz gehiago, korronte libertario errepublikanoren idoloak botoen % 23,4 lortu baitu.

Jon Huntsman Utahko gobernadore ohia hirugarren lekuan geratu da botoen % 17,3rekin, eta postu horri esker Hego Carolinako primarioetan parte hartu ahal izango du; baina inkesten arabera, azken hautagaia da.

Romneyk emaitzen berri izan ostean "historia" egin dutela adierazi die New Hampshireko jarraitzaileei, garaipen zabala lortu baitu Iowan zortzi boto eskaseko aldearekin irabazi ondoren.

Gobernadore ohiak John McCainen kontra galdu zuen duela lau urte presidentegai izateko aukera, baina oraingoan dagoeneko presidentegai ikusten du bere burua, izan ere, Barack Obama AEBetako presidentearen kontra gogor jo du hitzaldian, azaroko hauteskundeetako aurkaria izango bailitzan.

Obamak Europako "ongizate eredua" erreferentzia gisa hartzea kritikatu du, berak AEB berriro "aukeraz betetako herrialde oparo" izatera eraman nahi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea