Mundua -

Alderdi Errepublikanoa

Romney, AEBetako errepublikanoen buru izateko faboritoa

Massachussetseko gobernadore ohia onik atera da ABC telebista katean izandako eztabaidan. Romneyk enpresa pribatuan lortutako arrakastak azpimarratu ditu haren gaitasunak nabarmentzeko.

Romneyk zortzi botori esker gailendu zitzaion Santorumi Iowako 'caucus'ean. Argazkia: EFE
Romneyk zortzi botori esker gailendu zitzaion Santorumi Iowako 'caucus'ean. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mitt Romney Massachussetseko gobernadore ohia AEBetako Alderdi Errepublikarraren lider izateko faborito bihurtu da, ABC telebista katean beste hautagai errepublikarrekin izandako eztabaidan ongi bukatu ostean.

Horrela, New Hampshiren izango den hurrengo 'caucus'ean berriro irabaztea espero da. Alderdi Errepublikarraren primarioetan irabaziz gero, Romneyk Obamari aurre egin beharko dio azaroan izango diren AEBetako presidentziarako hauteskundeetan.

Errepublikanoen buru izateko bigarren faboritoa, Rick Santorum enbaxadore ohiak, alegia, ez zuen espero bezala erantzun eta defentsiban egon zen eztabaida osoan zehar.

Horrela, lidergoa, gastoak, segurtasun nazionala eta zerbitzu militarra izan dira hautagaiek hizpide izan dituzten gai nagusiak.

Washingtonen benetan gertatzen denaren berri ez izatea egotzi dio Romneyk Santorumi, hau da, "ekonomia errealean jazo ohi dena" ez ezagutzea. Gauzak horrela, enpresa pribatuan lan egin duenean izandako haren ibilbide arrakastatsua azpimarratu du Romneyk, egungo egoera ekonomikoa kudeatzeko beharrezkoak diren gaitasunak dituela agerian uzteko. 'The Washington Post' AEBetako kazetak jaso duenez, larunbat honetako eztabaidak ez du hautagai faboritoen sailkapena aldatu, are gehiago, aldez aurretik faboritoak zirenek (Romneyk, hain zuzen ere) zale gehiago lortu dituzte hautesleria errepublikanoaren artean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea