Mundua -
40 hildako
Nigeriak segurtasunaren goi-bilera deitu du atentatuen ostean
Gutxienez 40 pertsona hil dira Eguberri egunean hainbat elizen kontra egindako atentatuetan.
Erredakzioa
Nigeriako Gobernuak segurtasun nazionaleko goi-bilera antolatuko du 2012 urte hasieran, Eguberri egunean hainbat elizen kontra egindako atentatuen ostean. Eraso horietan, hain zuzen, gutxienez 40 pertsona hil dira.
Vanguard Nigeriako egunkariaren arabera, Goodluck Jonathan presidenteak hori erabaki du segurtasun indarretako buruekin atentatuen ostean blidu eta gero.
Boko Haram sekta islamistak hartu ditu bere gain kristauen kontra egindako atzoko atentatuak. Talde horrek, hain zuzen, Sharia legea inposatu nahi du.
Nigeriako segurtasun indarren buruzagiek 2012. urtea "segurtasunaren urtea" deklaratzeko eskatu die, indarkeriari aurre egin ahal izateko. Hilabete bakar batean 65 pertsona hil dira leherketa eta istilu armatuetan.
Goodluck Jonathan presidenteak ohar baten bidez gaitzetsi zituen atzoko atentatuak.